

Congratulazioni, siete in procinto di prenotare al miglior prezzo!
Congratulazioni, siete in procinto di prenotare al miglior prezzo!
Ez dago baimenduta inolako ekitaldirik, festarik edo antzekorik. Erreserba berresteko Otardi landa aterpetxearen onespena behar da.
Ezin da alkoholik kanpotik ekarri.
Otardi Landetxea Asteasuko (Gipuzkoa) baserri batean dago eta lasaitasuna nagusi den arren, joan etorriak egiteko erraza da. Aralar Landaetxeko terrazan esertzea nahikoa da Ernio aurrean, Adarra-Mandoegi atzean eta Balerdi-Aralar hegoaldean ikusi ahal izateko. Pagoeta natura-parkea eta Tolosatik oso gertu, kostaldetik (Getaria, Zumaia, Orio, Zarautz…) kilometro batzutara eta Donostia 22 kilometrotara.
Otardi Landaetxean eskaintza zabala dugu atsedena hartzeko familientzat, mendi txangoak taldeentzat, mendi bizikleta maite dutenentzat eta landa-turismo zaleentzat. Gure aterpetxea egokia da denek disfruta dezaten.
Pagoeta natura-parke zoragarriaz gain, mendiz inguratuta eta kostaldetik ordu erdi eskasera (Getaria, Zumaia, Orio, Zarautz…) egoteaz gain, gure landaetxean egongela atseginak, terraza jateko eta atsedena hartzeko, aparkalekua eta batez ere, zuen erosotasunean pentsatuta zaharberritutako baserri liluragarriaz gozatzeko aukera izango duzue.
Aldez aurretik eskatuta, gosariak, afariak eta eramateko piknikak prestatzen ditugu.
Gure ingurua maite dugu: mendiak, natura, historia eta kultura. Erakutsi nahi dizuegu guk bezala sentitu dezazuen. Horretarako, Otardi landaetxekook era guztietako jendeari eta taldeei egokitua, plan interesgarriak eta erakargarriak diseinatu ditugu.
Laguntzarik behar? Gustura eginen dugu, bai horixe!
Gure ostatua Asteasun dago, Gipuzkoako (Euskal Herria) lurralde historikoan. Landa eremua da, eta bi hirigune nagusiak Elizmendi eta Kalea dira.
Otardi aterpetxe turistikotik oso gertu duzue Muskerraren Bidea, 2 kilometroko ibilaldi atsegina; Bernardo Atxagaren (euskarazko idazlerik onenetakoa) Asteasu eta Obaba ezagutu ahal izango dituzue.
Pagoeta natura-parkeak 678 m-ko garaiera duen Pagoeta mendiaren izena hartu du. Paisaia malkartsuak, basoak eta flora eta fauna aipagarriak dira.. Parkeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Iturraran Parketxera joatea gomendatzen dizuegu. Bertan, museoen eta mendi-ibilbideen inguruko informazioa aurkituko duzue.
Asteasutik abiatuta, erraz eta neurri ertaineko mendi-ibilaldi ugari egin daiteke; aukera ederra beraz, Pagoeta eta inguruko paisaiak deskubritzeko.
otabardibaserria@gmail.com
Otabardi Baserria – Upazan Auzoa
20159 Asteasu, Guipúzcoa
6V4X+MQ Upazan
Tel Alfre: (+34) 649 06 26 74
Tel Larraitz: (+34) 663 048 275
Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y asà ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.