Joan eduki nagusira

Facebook Euskadiko Turismo Erregistroa BSS 00022

OtardiLanda Aterpetxea Erreserbatu

Ingurua

Asteasutik gertu-gertu

Ostatutik gertu: Donostia, Orio eta Zarautz; Pagoeta natura-parkea, Tolosa eta Gipuzkoako landa-turismoko beste hainbat leku.

Ingurua

Asteasu

Asteasu, Gipuzkoa lurralde historikoan kokatutako udalerria da, Euskal Autonomia Erkidegoan. XIX. mendearen erdialdera Astiasu, Astiazar edo Asteazu izenarekin ezaguna zen.

Asteasuk izaera irekia du, batez ere haranaren zabaleragatik eta erliebe leunagatik. Biztanleria bi gunetan biltzen da: Elizmendi eta Kalea, hirigunea kokatzen den tokian. Asteasuko udalerriak izaera landatarra mantentzen du.

Informazio gehiago (fitxa berri batean irekitzen da)
Upazan bailararen ikuspegia

Asteasutik gertu-gertu

Zer ikusi eta zer egin

Pagoeta natura-parkeko pagadia

Pagoeta natura-parkea

Pagoetako Parke Naturalak 2.860 ha-ko azalera hartzen du eta izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio. Parkea ezagutzen hasteko, egokiena Iturraran Parketxera gerturatzea da. Bertan, behar bezala informatu eta norberak dituen lehentasunen arabera, erakusketa, natura, ondare edo mendi-ibilaldien eskaintzaren artean aukeratu ahal izango du.

Informazio gehiago: Pagoeta natura-parkea (fitxa berri batean irekitzen da)
Billabona eta Asteasu arteko bidegorria

Bidegorria: Billabona – Asteasu

Aldaparik gabeko 10 kilometroko bidegorri hau familian edo taldeka egiteko egokia da, inguruaz lasaitasunez gozatzeko.

Ingurua

Non egin otorduak

Aterpetxean, aldez aurretik eskatutako afari-zerbitzua.

Jatetxeak
Iturri-ondo
Erretegiak
Izurtzu
Sagardotegiak
Sarasola, Asteasun · Aburuza, Adunan (Asteasutik 10 minutura), garaia denean bakarrik · Zabala, Adunan
Ikusi planak
Non egin otorduak

Harremana

Hitz egin dezagun

Idatzi edo deitu: Alfrek eta Larraitzek zuzenean erantzungo dizuete.

Nahitaezko eremuak.

Esaguzu zein egunetan, zenbat lagun eta zer behar duzuen.