OTARDI LANDA ATERPETXEA Upazan auzoa 20159, ASTEASU GIPUZKOA Alfredo 649 062 674 Larraitz 663 048 275

Zuretzako planak eta zerbitzuak

Gure ingurua maite dugu, mendia, natura, historia, kultura. Zuri erakustea, zuri sentieraztea da gure xedea. Horretarako eta talde eta jende desberdinari egokituta, plan eta zerbitzu bereziak osatuko ditugu.
Informazio hau zabaltzen joango gera, bitartean interesatuak bazaudete deitu: Alfre 649 062 674- Larraitz 663 048 275

Mendizale! Ezetz Donostitik etorri?

Gipuzkoa barnealdeko bailara eder eta ezkutuena ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Etorri lagun edo familiarekin Donostiatik paregabeko ibilbidetik oinez eta ezagutu Otabardi eta Upazan bailarako paraje ederrak.

Familia eta eskolartekoentzako plana!

Bisitatu Otabardi eta ezagutu Asteasu eta bere inguruko paraje ederrak, bertako ohiturak eta Bernardo Atxagaren Muskerraren Bidea. Asteburu paregabe bat igarotzeko plana daukagu prest zuentzat.

Parkina Donostian

Otabardian ostatu bazaude, gogoratu Donostiatik 20 minututara egongo zarela kotxez. Bertara kotxean hurbildu nahiko bazenu, 15%-eko beherapena edukiko duzu zentruko parkinetan.

Tolosaldea BTT

BTT Euskadi Zentroetako bat Tolosaldea eskualdean dago kokaturik. Donostia hiriburutik 15 minutu besterik ez dira behar bertara iristeko. Harrera gunea Usabal Kiroldegian dago, Tolosan. Bertan, Otabarditik 10 minututara Txirridularientzako Teknifikazio zentroa ere badago, zerbitzu integratua, teknika aurreratuenekin. Gurean ere txirrindarentzako tailerra eta garbitzeko tresneria ere aurkituko duzu.