OTARDI LANDA ATERPETXEA Upazan auzoa 20159, ASTEASU GIPUZKOA Alfredo 649 062 674 Larraitz 663 048 275

ERABILI OTABARDI BASERRIA!

GURE HELBURUA; erabilpen kolektibo bat gauzatzea. Abesteko, kontsumitzeko, ikasteko eta elkar ezagutzeko.

Otabardi Baserritik, Otardi proiektura

Aurretik azaldu dugun bezala, Otabardi Baserria ingurune izugarrian dago kokatua. Honetaz gain, berritzearen ostean, barnealdeak ere dituen ezaugarriak direla eta, beste persona eta talde batzuekin partekatu nahiko genukeen toki bihurtu da, beti ere, gizarte eraldaketaren, baloreen eta parte-hartzearen ikuspuntutik.

BIZITOKIA ERE
Familiarentzat bizitoki moduan edo nekazal turismoaren inguruko negozio bezala planteatzen hasi ginenetik, ideia kolektiboago batera igaro gara, talde, gizarte mugimendu, instituzio, ikastetxe eta gure baloreak bere egiten dituzten pertsonekin konpartitzeko tokia, alegia.

IKASTEKO ETA EZTABAIDATZEKO LEKUA
Talde, sare, ekintza hauetatik, batzuetan biltzeko toki baten beharra sentitu dugu, formakuntzarako, eztabaidarako, ikasteko, praktikatzeko tokiaren beharra. Horregatik, Otardi proiektuak behar hau asetzen duelakoan gaude, eta era berean, guzti hori aurrera eramateko toki iraunkorra izan daitekeela uste dugu.