OTARDI LANDA ATERPETXEA Upazan auzoa 20159, ASTEASU GIPUZKOA Alfredo 649 062 674 Larraitz 663 048 275

Ingurua

INTERES GUNEAK

-MUSKERRAREN BIDEA

-UDAL KIROLDEGIA

-FRONTOIA, ROKODROMOA

-UDARAKO UDAL IGERILEKUA

-VILLABONA-ASTEASU bidegorria

-ERNIO-GAZUME mendi ibilbideak

-PAGOETAKO PARKE NATURALA

NON JAN

  • Jatetxeak: Iturri-ondo eta Patxine
  • Erretegiak: Izurtzu
  • Sagardotegiak: Sarasola

ASTEASU

Asteasu Gipuzkoako erdialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen herria da. 2010ean 1.473 biztanle zituen. Udalerria ekialderantz begira dagoen bailara batean dago kokaturik, Oria ibaiaren adarra den Asteasuerrekaren haranean hain zuzen, eta bere irteera naturala Villabona-Amasarantz da. Tolosatik 10,5 kilometrora eta Donostiatik 23 kilometrora dago errepidez.

Asteasuren udalerri mugakideak hauek dira: Aia iparraldean, Zizurkil ekialdean, Larraul hegoaldean eta Errezil eta Aia mendebaldean.

Inguru naturala eta Geografia

Asteasu ekialdera begira dagoen haran batean kokaturik dago, Hernio (1.070 m) mendiaren magaletan. Udalerriaren topografia oso malkartsua da, gorabehera askorekin. Punturik baxuena (70 metro inguru) ekialdeko muturrean dago, Asteasu Villabona-Amasarekin lotzen duen errepidean; punturik altuena, berriz, hego-mendebaldeko muturrean dago (700 metro).

Hernio mendigunearen lepoetako batek udalerria zeharkatzen du erditik, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera garaiera galduz. 400-600 metro inguruko garaieraraino iristen den lepo honetako muino nagusiak Aranburuko gaina, Irumuno, Bulanomendi eta Aitzondo dira. Herria bera udalerriaren ekialdean dago.

Oriaren adarra den Asteasuerrekak udalerriaren hegoaldetik igarotzen da.

  • Auzoak

        Asteasu (herrigunea), “Astiasu” edo “kalia” ere deitua
        Beibalea, bertako hizkeran Beballa
        Elizmendi, bertako hizkeran Elemendi ere bai
        Errekaballea, bertako hizkeran Errekaballa
        Goiballea, bertako hizkeran Goiballa
        Upazan

www.asteasu.eus

INGURUAN

LARRAULGO ETNOGRAFIA MUSEOA 2009ko udazkenean jaio zen Larraulgo Ekomuseoa, herritarren ekimenez. Larraulgo eta Aiztondo haraneko ekonomia eta gizarte garapenari lagundu nahi dio, ondarea ezagutzea, zabaltzea eta berreskuratzea oinarritzat hartuta. www.larraulgoekomuseoa.com
ALKIZAKO FAGUS INTERPRETAZKO ZENTRUA Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak hiru ardatz ditu: natura, bertan jarduten duen gizakia eta bi horien arteko harremanetatik sortzen den kultura. www.fagus-alkiza.com
ALKIZAKO URMARA Koldobika Jauregiren museoa www.urmara.com