Nabarmenak
Eskaintza guztiak ikusi
Eskaintza guztiak ikusi

Congratulazioni, siete in procinto di prenotare al miglior prezzo!

Vedere vantaggi web!
Vedere vantaggi web!
Eskaintza guztiak ikusi

Otardi Landa aterpetxeak espazio garbia bermatzen du eta Covid-19 ez zabaltzeko beharrezko baldintzak betetzen ditu. Horretarako, segurtasun-neurri orokorrak betearaziko dira, maskarak, segurtasun-distantziak eta distantzia higienikoak erabiltzeari dagokionez. Dagokion erregistro-orria betetzerakoan, aterpetxea erabiltzeko arau orokorrak onartzen dira, bai eta 19kobidaren hedapenaren aurkako arau espezifikoak ere; horiek guztiak establezimendura iristean azalduko dira. Elkarrekiko konfiantza da gure etxeko arau ez-idatzia.

OTARDI LANDETXEA

Gaua pertsonako 16‚ā¨

Otardi Landetxea Asteasuko (Gipuzkoa) baserri batean dago eta lasaitasuna nagusi den arren, joan etorriak egiteko erraza da.  Aralar Landaetxeko terrazan esertzea nahikoa da Ernio aurrean, Adarra-Mandoegi atzean eta Balerdi-Aralar hegoaldean ikusi ahal izateko.  Pagoeta natura-parkea eta Tolosatik oso gertu, kostaldetik (Getaria, Zumaia, Orio, Zarautz…) kilometro batzutara eta Donostia 22 kilometrotara.

ITZUAK ETA
INSTALAZIOA

Otardi Landaetxean eskaintza zabala dugu atsedena hartzeko familientzat, mendi txangoak taldeentzat, mendi bizikleta maite dutenentzat eta landa-turismo zaleentzat. Gure aterpetxea egokia da denek disfruta dezaten.
Pagoeta natura-parke zoragarriaz gain, mendiz inguratuta eta kostaldetik ordu erdi eskasera (Getaria, Zumaia, Orio, Zarautz…) egoteaz gain, gure landaetxean egongela atseginak, terraza jateko eta atsedena hartzeko, aparkalekua eta batez ere, zuen erosotasunean pentsatuta zaharberritutako baserri liluragarriaz gozatzeko aukera izango duzue.
Aldez aurretik eskatuta, gosariak, afariak eta eramateko piknikak prestatzen ditugu.

ASTEASU (GIPUZKOA)
INGURUKO PLANAK
ETA BIZIPENAK

Gure ingurua maite dugu: mendiak, natura, historia eta kultura. Erakutsi nahi dizuegu guk bezala sentitu dezazuen. Horretarako, Otardi landaetxekook era guztietako jendeari eta taldeei egokitua, plan interesgarriak eta erakargarriak diseinatu ditugu.
Laguntzarik behar? Gustura eginen dugu, bai horixe!

Asteasutik…

Gure ostatua Asteasun dago, Gipuzkoako (Euskal Herria) lurralde historikoan. Landa eremua da, eta bi hirigune nagusiak Elizmendi eta Kalea dira.

Muskerraren Bidea:

 

Otardi aterpetxe turistikotik oso gertu  duzue Muskerraren Bidea, 2 kilometroko ibilaldi atsegina; Bernardo Atxagaren (euskarazko idazlerik onenetakoa) Asteasu eta Obaba ezagutu ahal izango dituzue.

Pagoeta natura-parkea

 

Pagoeta natura-parkeak  678 m-ko garaiera duen Pagoeta mendiaren izena hartu du. Paisaia malkartsuak, basoak eta flora eta fauna aipagarriak dira.. Parkeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Iturraran Parketxera joatea gomendatzen dizuegu. Bertan, museoen eta mendi-ibilbideen inguruko informazioa aurkituko duzue.

Ibiladiak eta mendiko bizikleta txangoak Upazan eta Asteasuko inguruetan

 

Asteasutik abiatuta, erraz eta neurri ertaineko mendi-ibilaldi ugari egin daiteke; aukera ederra beraz, Pagoeta eta inguruko paisaiak deskubritzeko.

otabardibaserria@gmail.com
Otabardi Baserria – Upazan Auzoa
20159 Asteasu, Guip√ļzcoa
6V4X+MQ Upazan
Tel Alfre: (+34) 649 06 26 74
Tel Larraitz: (+34) 663 048 275

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar